2013-12-22

2013-08-07

Kiliko aldizkariaren 1.,2. eta 3. aleak

Beti ahazten zait azaltzea zergatik blog honetan ez diren aipatutako aleak agertzen.
Seguru zuetariko askok asmatu duzuela; garai hartako umeek, aldizkari hauetan agertzen zirenek, hain zuzen ere, ez zeukaten interneten ateratzeko gurasoen baimena eta horrexegatik ezin ditut argitaratu, existitu badira ere.
Gainera, azaldu beharko dizuet liburutegiko blogak 2009an argitaratzen hasi nintzela eta eskolako web orria beranduago argitaratu zela. Beraz, ez geneukan zuen "baimena" eskatzeko beharrik.
Hori bai, ale hauetan interesatuta baldin bazaudete...sartu gure liburutegian eta...irakurtzeko aukera izango duzue.
Besarkada bat
Gloria

15.Kiliko aldizkaria kaleratu dugu

Ahalegin handiz, ale berri bat argitaru dugu. Honetan, informazio pilo topatzeaz gain, horoskopoa, bitxikeriak, haurren iritziak,entretenigarriak eta Ixabel Millet zein Daniel Carballo Ostolazari egindako elkarrizketa ere topatuko dituzue. Eta zer gehiago? Liburu Asteko ekintzak, gaixotasun larriak, tornadoak, ekaitzak...eta askoz gehiago.
Ezetz aspertuko!

14. kiliko aldizkaria

Hemen daukazue 14.alea. Arazoak izan nituen ordenagailuetan baina, azkenik, argitaratzea lortu dut. Barkatu eragozpenak, mesedez. Espero dugu ondo igarotzea!